Ontziak eta enbalajeak banandu eta sailkatzeko planta
Garbiker-ek partaidetza du "Bizkaiko Zabor Berziklategia S.L." "(BZB)" izeneko sozietatean. Partaidetza du, orobat, "Trienekens GmbH". izeneko enpresa alemaniarrak ere.
"BZBko" planta nahitaezko azpiegitura da, ontzietako hondakinen bilketa selektiboa egin eta ziklo hori ixteko. Planta horretan, hondakinak sailkatu eta prestatzen dira, baldin eta hondakin horiek industria erreziklatzailearen gutxieneko baldintzak betetzen badituzte.

