Gasak bildu eta horiei tratamendu egokia ematea: arriskuei begira, aurreneurriak hartzea
Gasen gaineko kontrolari dagokionez, aipatu zuzentarauak honako beharrizan hauek jaso ditu:
-
Neurri egokiak hartuko dira, gas horien pilaketa eta igorpena kontrolatzeko.
-
Zabortegiek hondakin biodegradagarriak jasotzen badituzte, orduan zabortegi horietan guztietan sortutako gasak bildu, tratatu eta berriro erabiliko dira. Bildutako gasa ezin bada erabili energia ekoizteko, orduan erre egin beharko da.
-
Zabortegiko gasak bildu, tratatu eta erabiltzeko orduan, ahalik eta gehien txikitu behar da ingurumenari eta gizakiaren osasunari egindako kaltea edo narriadura.
BIO-GARBIKER