Animalien espezie batzuek hondakinak aprobetxatzen dituzte. Guk sortzen dugun zaborra elikagai baliotsua da hegazti sarraskijale batzuentzat (bele, zuhandor, kaio eta abarrekoentzat), eta Bizkaian asko daude halakoak.

Espezie batzuen elikagaia, beraz, zaborra da. Espezie horiekin, bi talde hauek osa daitezke:
Halako espezieen ugaritzeak nahaste biologikoak sortaraz ditzake, hurbileko espezieengan, bai eta gizakiarengan ere.

Kaioen dietan %70-a hodakinez osatua dago
Hiriko Hondakin Solidoen zabortegietan, beraz, kaioak ibiltzen dira. Kaioen arazo hori osoosoko eta ekologikoa da, eta zabortegietan elikagaia pilatzeagatik gertatzen da (Joan Carles Senar jauna, Bartzelonako Zoologia Museoko ikertzaile eta kaioen inguruko zenbait ikerketaren egile). Kaioen dietatik, %70 hondakinak dira.
Gero eta kaio gehiago izateak desordena biologikoa ekar dezake. Gehikuntza hori ezabatzeko, nahitaezkoa da arazoari erroerrotik heltzea. Kasu horretan, arazoaren muina da kaioek zabortegietan elikagaia bilatu ahal izatea.
Helburua da kaioen elikagaiak, berriz ere, naturako baliabideak izatea, hala izan baita historian zehar.
Kaioek enbarazu handiak egiten dituzte, zabortegia eguneroegunero kudeatzen denean (zarata, gorozkiak, makina trinkotzaileetatik hurbil izatea, paisaian eragina sortaraztea). Horien guztien ondorioz, komeni da kaioak zabortegietatik uxatzea.
Gainera, hurbileko aireportuetan ere, kaioek arazoak sortzen dituzte, hegazkinak aireratu behar direnean edota hezgakinek lurra hartu behar dutenean.
