Aldundiaren logotipoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

Hizkuntzak

Enpresa
BTB zentrala

Garbiker-ek Bizkaiko Txintxor Berziklategia, AB -BTB- Sozietatean parte hartzen du Pavisa eraikitzailearekin batera.

BTB Zentrala 2002ko ekainaren 24an ireki zen Ortuellan, Orkonera auzoan, eta eraikuntza eta eraispenetik sortzen diren hondakinak baloratzen ditu.

Eraikuntzetako hondakinak, batez ere, hormigoz osatuta daude. Halaber, zentral horretan eraikuntzako etxe-hondakinak ere tratatzen dira; gehienak Garbiguneetatik ekarritakoak. Azken hauek ez dira aurrekoak bezain homogeneoak eta hormigoiak %45etik beherako portzentajea du.

Zentrala, urtero 300.000 tn tratatzeko aurreikusi zen (200.000 tn eraikuntzako hondakinetatik eta 100.000 tn eraikuntzako etxe-hondakinetatik).

Zein da prozesua?

BTB zentrala

  1. Materiala elikatze-toberara heltzen da.
  2. Errota-birringailutik igarotzen da.
  3. Birrindu ondoren erretilu-dardarkarira erortzen da.
  4. Erretilutik, burdinezko materialak hartzeko imana duen uhal garraiatzaile bat ateratzen da.
  5. Bi noranzkotan mugitzen den uhal-itzulgarrira ateratzen da.
  6. Bahera doa: eraikuntzarako hondakina bada, hormigoia.
  7. Tromelera doa: eraikuntzako etxe-hondakina bada.
  8. Tromeletik 60 mm baino gehiago dituen materiala hautaketa-gunera eramango da.
  9. Hautaketa-gunean eskuz bananduko dira egurrak, plastikoak, burdinak ez diren materialak, e.a.
  10. 60 mm baino gutxiagoko materiala tromeletik bahera garraiatuko da.
  11. Bahetik, 40 mm baino gehiagoko hondakina errotara itzuliko da.
  12. Bahetik, 10 eta 40 mm arteko hondakina zikloira eramango da.
  13. Zikloian, airearen bidez hautsa eta hondar arinak xurgatu eta zati pisutsuenetik bananduko dira.
  14. Bahetik, 0 eta 10mm  arteko hondakina ez da zikloitik igaroko, baina zikloiko irteeran xurgatuak izan diren material arinekin nahastuko da.
  15. Horrela, granulometria ezberdinetako zatiak lortuko dira. Homologatu eta gero, errepideak egiteko oinarri-azpiko bezala berrerabiliko da.
Validación Accesibilidad Validacioón XHTML Validación CSS