Aldundiaren logotipoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

Hizkuntzak

Enpresa
Plantaren tratamendulerroa

Lerro horren osagai nagusiak bi hauek dira: batetik, sortutako lixibiatua bildu, gorde eta erregulatzeko sistema; eta, bestetik, lixibiatua tratatzeko sistema, esangura hertsian.


Lixibiatua bildu, gorde eta erregulatzeko sistema

Hormigoizko areken sistema da. Lixibiatua areka horietatik ponpaketa­putzura eramaten da; putzu horrek 200m3-ko edukiera du. Bertan, bi ponpa daude. Ponpa horien ezaugarriak jarraikoak dira:

  • Mota: pulunpagarria.
  • Emaria: 10 m3 /orduko.
  • Potentzia, unitate bakoitzeko: 1,5 kW.

Ponpa horiek lixibiatua bultzatzen dute hormigoizko baltsa bateraino; baltsa horrek 550 m3-ko edukiera du eta, bertan, bi irabiagailu pulunpagarrik dihardute, lixibiatua homogeinizatzeko eta etenaldiko solidoen jalkitzea eragozteko. Irabiagailuen ezaugarriak jarraikoak dira:

  • Potentzia, unitate bakoitzeko: 2,5 kW.
  • Mota: pulunpagarria.
  • Jarduteko modua: tenporizatua.

Baltsan, berezko strippingaren bitartez, amoniakoaren lehenengo ezabatzea burutzen da. Horretarako, airea injektatzeko ekipoa erabiltzen da. Ekipo horren ezaugarririk garrantzitsuenak hurrengoak dira:

  • Unitate­kopurua: unitate 1.
  • Potentzia, unitate bakoitzeko: 13,5 kW.
  • Irentsitako aire­emaria: 100 litro/segundoko.

Punpatzeko beste sistema batek lixibitu homogeinizatua bidaltzen du baltsatik tratamendurako instalaziora.

Lixibiatua tratatzeko sistema

Amoniakoa ezabatzeko orduan, ezinbesteko baldintzak dira lixibiatuaren tenperatura eta pH izenekoa (hidrogenoko potentziala). Sosa dosifikatzeko sistemak lixibiatuaren pH hori igo egiten du. Dosifikazio hori modu automatikoan burutzen da: aurretiaz, lortu nahi den pH­aren balioa zehazten da eta, gero, lixibiatuari balio horretan eusten zaio. Dena den, instalazioaren operadoreak balio hori alda dezake.

Jarraian, plantak amoniakoa ezabatzeko prozesuari ekiten dio, arauetan ezarritako kontzentrazioak lortzeko; gorago esan bezala, amoniakoaren nitrogenoak 300 mg-ko kontzentrazioa izan behar du, litro bakoitzeko. Eragiketa hori desortzio­dorrean burutzen da; dorre horren bitartez, osagai kutsagarria askatzea lor daiteke. Osagai kutsagarri hori airetik irristatzen da, orduko 8.500 metro3 sortarazten dituen haizegailuak bultzatuta. Izan ere, haizegailu horrek airea bultzatzen du, korrontearen aurka, dorrearen barnetik, behetik gora.

Desortzio­dorrearen barruan, "pall" izeneko uztaien betegarria dago. Uztai horiek 2 hazbeteko diametroa dute eta, euren bitartez, likidoaren eta airearen arteko ukipen­azalera handitzen da. Dorre horren ezaugarriak jarraikoak dira:

  • Materiala: Poliester indartua.
  • Dorrearen altuera: 8 metro.
  • Dorrearen diametroa: 1,3 metro.
  • Dorrearen oinarriaren diametroa: 2 metro.
Validación Accesibilidad Validacioón XHTML Validación CSS