Honako honeek sartzen dira lerro marroian: telebistak, musika-ekipoak, ordenagailuak, xurgagailuak... Azkenaldi honetan, informatikako hondakinak be batzen dira “lerro grisa” izenpean.
Zer jadesten dot lerro marroia berziklauta?
* Lehengaiak aprobetxetan dira, eta energia aurrezten da.
* Osogai kaltegarriek ez dabe ingurumena kutsatzen.
* Hondakin gitxiago eroaten da zabortegi kontrolatuetara.
* Ez da kontrol bako isurketa-gunerik sortzen.
Zelan berzikletan da lerro marroia?
* Garbiguneetatik, berziklategira eroaten dira. Bertan, instalazino elektrikoak eta elektronikoak desmontetan dira, pieza ustiagarriak birbalorizetako.
* Era berean, plastikozko, beirazko eta metalezko piezak be berreskuratzen dira.
* Osogai arriskutsuenak banatu egiten dira, behar dan moduan tratetako.
