Lerro zurian, etxetresna elektrikoak sartzen dira.
Zer jadesten dot lerro zuria berziklauta?
* Lehengaiak ustiatzen dira, eta energia aurrezten da.
* Osogai kaltegarriek ez dabe ingurumena kutsatzen.
* Hondakin gitxiago eroaten dira zabortegi kontrolatuetara.
* Ez da kontrol bako isurketa-gunerik sortzen.
Zelan berzikletan da lerro zuria?
* Garbiguneetatik, berziklategira eroaten dira. Bertan, instalazino elektrikoak eta elektronikoak desmontetan dira, pieza ustiagarriak birbalorizetako.
* Era berean, plastikozko, beirazko eta metalezko piezak be berreskuratzen dira.
* Osogai arriskutsuenak banatu egiten dira, behar dan moduan tratetako.
