Pneumatikoek, erabilgarri izan ez arren, altzairuzko haria, ehunak eta kautxua izaten dute.
Pneumatikoak erreziklatzeagatik, zer lortzen dut nik?
- Pneumatikoak zabortegira eramatea saihesten dut. Pneumatikoak ezabatzeak arazo asko sortarazten ditu.
- Pneumatikoen hondakinak lehengai gisa erabiltzea lortzen dut; izan ere, zementuplanten labeetan, horiek erregai moduan erabil daitezke.
- Erregai fosilak (karboia, petrolioa eta abarrekoak) aurrezten ditut.
Zelan erreziklatzen dira pneumatikoak?
- Pneumatikoak garbigunetik plantara eramaten dira, bertan horiek zatitzeko. Zatitutako materiala zementuplantetara eramaten da eta, bertan, erregai gisa erabiltzen da.
