Autoetako bateriek, erabilgarri izan ez arren, beruna eta azidoak dituzte; horiei ez bazaie tratamendu egokia ematen, oso kutsagarriak izan daitezke.
Bateriak erreziklatzeagatik, zer lortzen dut nik?
-
Lehengaiak aurrezten ditut. Plastikoak eta beruna berreskuratzen dira.
-
Energia ere aurreztu egiten dut.
-
Natura babesten dut. Izan ere, baterien osagai batzuk lurrarekin edo urarekin harremanetan jartzen badira, osagaiok oso arriskutsu izan daitezke.
Zelan erreziklatzen dira bateriak?
Bateriak garbigunetik enpresa erreziklatzailera eramaten dira, bertan horiek txikitzeko. Ondoren, bateria horien osagaiak banandu egiten dira:
-
Azidoak neutralizatu egiten dira, horiek berriro erabiltzea ezinezkoa baita.
-
Plastikoak txikitu eta berriro erabiltzen dira.
-
Anodoa eta katodoa galdategira eramaten dira, beruna berreskuratzeko.
-
Bateria berriak egiten dira, horiek gero merkaturatzeko.
