Bizkaiko Lurralde Historikoko hondakin gehienen kudeaketaz arduratzen den foru enpresak RECCON 08, Internacional Conference on Plastics Recycling-ensaria jaso du, material plastikoenbirziklatzearekin erakutsitako konpromisoagatik.
Birziklatzea plastikoa bilduz, bereiziz eta sailkatuz egiten du. Garbikerren kudeaketa erreferente da munduko herrialde askotan.
Aldundiko Ingurumen Sailak kudeatzen duen foru enpresari sari bat eman diote hondakinen kudeaketan munduko erreferentea izateagatik. Hain zuzen, RECCON 08, Internacional Conference on Plastics Recycling-ek Garbiker saritu nahi izan du, plastikoen birziklatzearekin erakutsitako konpromisoagatik. Mikel Huizi foru enpresako gerenteak saria jaso du, bai eta berretsi ere Garbikerren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren konpromisoa, Europako ingurumen-politiken aitzindari izaten jarraitzeko eta hondakinen etorkizuneko kudeaketa lortzeko lan egiteko; helburua baita etorkizunean Bizkaiko Lurralde Historikoko herritarrei kalitateko zerbitzua, kostu homogeneoagoarekin eta ahalik eta egokienarekin eta ingurumenaren babes-mailarik altuenekin eskaintzea. Halaber, gerentea poztu da RECCON 08, Internacional Conference on Plastics Recycling-en epaimahaiak foru enpresaren lana aho batez saritzea erabaki duelako.
Edukiontzi horia
Lehenengo edukiontzi horia 1998ko irailaren 28an jarri zen, Güeñeseko Udalerriko Conchita parkean. Garbikerrek, 2007ko abenduaren 31 arte, 3.500 eta 3.000 litroko 3.266 edukiontzi jarri ditu. Horien bidez, 113 udalerriri, garbiguneen erabiltzaileei eta zenbait merkataritza-zentrori zerbitzua eman zaie.
Garbikerrek, edukiontzietan utzitako ontziak (metala, plastikoa eta tretrabrika) egunero jasotzen ditu. Horretarako, garabia eta goitik kargatzeko kutxa trinkotzailea dituzten 11 ibilgailu erabiltzen ditu.. Edukiontziak garbitzen dituen ibilgailu bat ere badu foru enpresak.
Bildutako ontziak, ontzi-hondakinak bereizi eta sailkatzeko Amorebieta-Etxanon dagoen Bizkaiko Zabor Berziklategira "(B.Z.B.) garraiatzen dira. Enpresa 1999ko otsailaren 1ean inauguratu zen. 2003. urtearen amaieran, 2,6 milioi euroko inbertsioa egin zen, birziklategiaren ahalmena handitzeko eta ekoizpen-sistema automatizatzeko.
Aurten jasotako hondakinen kopurua 7.598.861 kg-koa da.