Aldundiaren logotipoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

Hizkuntzak

Enpresa
ALDUNDIAK EDUKINONTZI HORIEN BIZKAIKO PARKEA HOBETU DU
Bizkaiko Foru Aldundiak edukinontzi horien Bizkaiko parkea berritu du eta 3.000 biltegi berri jarri ditu –modernoagoak eta kapazitate handiagokoak-. Zaborrak
biltzeko ahalmena %25 igotzeko aukera ematen dute edukiontziok.
Astelehena, 2008(e)ko Urtarrilaren 28a
 
Bizkaiko Foru Aldundiaren Ingurumen Sailak Bizkaiko udalerrietan zeuden “goiko estalkidun” eta “iglu” motako 3.266 edukinontzi hori kendu eta horien ordez
modernoagoak diren eta kapazitate handiagoa duten beste batzuk jarri ditu.
 
Edukinontzi berri horien diseinua zabor organikoa biltzeko edukinontzien
antzekoa da eta biltzeko ahalmena %25 igotzeko aukera ematen dute. Astearte
honetatik aurrera Garbikerrek kudeatzen dituen udalerrietan 3,5 metroko kubikoko 2.799 edukinontzi, lurpeko 158 edukinontzi eta 3 metro kubikoko 309 edukinontzi egongo dira.
 
Ordezpena apurka-apurka egin da udalerri guztietan, salbu eta Bilbo eta Getxon,
horiek euren kabuz kudeatzen dutelako ontzien bilketa. Garbikerren edukinontziak daude Arabako 5 udalerritan (Laudio, Amurrio, Artziniega, Okendo eta Aiala) eta baita Bizkaiko udalerrietako industri poligonoetan ere, hain zuzen ere enpresetako jantokietan sortzen diren ontzi arinak biltzeko.
 
Foru erakundearen Ingurumen Sailaren ekimen honek 2 milioi eurotik gorako
inbertsioa behar izan du. Neurria Hiriko Hondakinen Kudeaketarako Bizkaiko II.
Plan Integrala, 2005-2016 delakoaren barruan sartzen da, hau da, helburu
estrategiko moduan   oinarrizko hondakinen edo hondakin gordinen isurketa zero
izatea eta zaborraren aprobetxamendu material eta energetikorik handiena lortzea
dituena.
 
Ordeztu diren edukinontzien artean bi kapazitatekoak zeuden: 3.000 litrokoak
“iglú” motakoen kasuan eta 1.100 litrokoak goiko estalkidunetan. Edukinontzi
berrien bolumen handiagoari esker, 3.500 litro, aukera dago Bizkaian ontzien
biltegiratzeko ahalmenean %25eko hazkuntza lortzeko.
 
Halaber, kapazitate handiago horrek bilketa egiten den tokietan gaur egun dagoen saturazioa ekiditeko bidea ematen du eta bilketa egiteko maiztasunen kudeaketa
egokiagoa bideratuko du.
Validación Accesibilidad Validacioón XHTML Validación CSS