Aldundiaren logotipoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

Hizkuntzak

Enpresa
ALDUNDIAK EDUKIONTZI HORIAREN ERABILERA ETA...

Edukiontzi horia jarri zenetik ia hamar urte igarota, Bizkaiko ontzi arinen bilketaren balantzeak emaitza bikainak agerian utzi ditu, bai eta herritarrak egiten ari diren ahalegina islatu ere. Datozen urteetan, eginkizun horretan jarduten jarraituko da 2016an hondakin gordinik batere ez isurtzea lortzeko.

Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen Saila edukiontzi horien erabilera eta kudeaketa finkatu ditu. Edukiontzi horiak metalezko ontziak, plastikozkoak eta tetrabrickak biltzeko direla ikasi dute herritarrek, gero horiek birziklatzeko.  Hala ere, behar bezalako erabileran indarra egiteko, gaikako bilketarako zenbait kanpaina egingo dira. Edukiontzi horiak ezarri zirenetik, 1998ko urrian, Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen duen Garbiker sozietate publikoak ontziak biltzeko 3.230 edukiontzi jarri ditu Bizkaian eta Arabako  bost udalerritan.

6.965 tona bildu dira 2007ko urtarriletik urrira

2007ko lehenengo 10 hilabeteetan 6.965 tona ontzi eta ontzi-hondakin bildu, sailkatu eta bereizi dira, Garbikerrek gestionatutako eremuan. Zifra horrek, 2006ko epe berdinaren aldean, % 13,5eko igoera dakar, eta % 23koa, aurreko ekitaldiaren aldean. Urte osoan goranzko hazkundeari eutsi zaio; beraz, edukiontzi mota hau gero eta gehiago erabiltzen da.

Pertsona eta hilabeteko, 2007ko urtarriletik urrira, kilo gehien jaso diren bost udalerriak hauek dira:  Otxandio (2,45 kg biztanleko eta hilabeteko), Arratzu (2,44), Mendata(2,32), Lekeitio (1,96) eta Lemoiz (1,93). Pertsona eta hilabeteko, kilo gutxien jaso diren bost udalerriak, aldiz, hauek dira: Turtzioz (0,45 kg biztanleko eta hilabeteko), Karrantza (0,46), Elantxobe (0,55), Gamiz-Fika eta Aulestia (0,62). Edukiontziko, batez beste,  2.156 kilo batu dira 2007ko urtarriletik urrira.

10 kamioik 55 ibilbide egiten dituzte astero

Garbikerrek egunero biltzen ditu edukiontzietan utzitako ontziak 10 kamioiren bidez. Astean 55 ibilbide desberdin egiten dituzte kamioiek. Edukiontzi bakoitza ibilbide batean edo gehiagotan egon daiteke; hau da, edukiontzi batzuk astean bitan edo hirutan (gehienez) husten dira. Ibilgailuok, astelehenetik ostiralera, 6.500 km egiten dituzte batez beste.

75.007.295 kilo bereizita BZBn

Bildutako ontziak, ontzi-hondakinak bereizi eta sailkatzeko Amorebieta-Etxanon dagoen Bizkaiko Zabor Berziklategira garraiatzen dira. Berziklategian hondakinak bereizteko sistema modernoak eta sofistikatuak daude dentsitate baxuko polietilenoa, dentsitate altukoa, tetrabrikak, papera eta abar bereizteko. Burdina duen materiala bereizi ondoren, bereizte-lanak osatzeko modu automatikoan bereizitako frakzioetako batzuetan triaje-zerbitzua egiten da.

ECOEMBES entitatearen helburu soziala gaikako bilketarako eta erabilitako ontziak eta ontzi-hondakinak berriro erabiltzeko sistemak diseinatu eta garatzea da; eta Amorebieta-Etxanoko BZBn bereizitako hondakinak behar den lekura doazela bermatzen du.

Ontzi arinen gaikako bilketa hasi zenetik, 1998ko urrian, 2007ko urrira arte, berziklategian horrelako hondakinen frakzioan 75.007 tona aukeratu eta bereizi dira

Zifra horiek Bizkaian ontzi arinen bilketak lortu dituen emaitza bikainak agerian uzten ditu, bai eta herritarrak egiten ari diren ahalegina islatu ere. Bizkaiko ontzien bilketa, Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen Sailaren helmugarako, hots, 2004-2016 aldirako Bizkaiko Hiri Hondakinak Kudeatzeko "II. Plan Integralerako aurrerapauso handia da 2005-2016”. Planaren helburua “2016an hondakin gordinik batere ez isurtzea” da.

Validación Accesibilidad Validacioón XHTML Validación CSS