Garbiker kirolakaz eta ingurumenagaz
* "Bizkaia Ingurumena-Garbiker Everest 1997" espedizinoari emondako babesa. Abentura horretan, Bizkaiko mendigoizaleen bidaideak izan ginan. Bertan garatutako jarduketen artean, nabarmendu behar dogu beheko kanpalekuan eta glaziar hurrean aspalditik egozan zaborrak garbitu zituala taldeak (desizozketaren ostean). Guztira, 1.078 kilo zabor batu zituan.

* 2002ko, 2003ko, 2004ko 2005eko 2006ko eta 2007ko Garbiker Pilota Edegia. Bizkaiko Pilota Federazinoak eta Garbiker babesleak udetan eskuz binaka jokatutako edegiak antolatu zituen kadeteen, gazteen eta nagusien mailan. Maila bakotxean, hain zuzen be, itzuli bakarreko liga jokatu eben, eta, guztira, berrogeta bina pilotari titularrek parte hartu eben lehiaketetan.
* Euskadi Txirrindularitza Fundazinoari emondako babesa.

* Bizkaiko Birari emondako babesa.
* Munduko Ziklokros Txapelketarako lasterketa puntuagarriari emondako babesa (Igorre).