Aldundiaren logotipoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

Hizkuntzak

Enpresa
Ikerketa eta saiakuntzazko arloak

Ikerketa eta saiakuntzazko arloak

Aldian-aldian, esperientziak garatu eta datuak batzen dira Igorreko zein Jatako uri hondakinen (UHen) zabortegi kontrolatuetan eta Berrizko (2008ko urtarrilean itxi zan. Ingurumen aldetik berreskuratzeko beharrak egiten gabilz) zein Orkonerako hondakin inerteen (HIen) zabortegietan, ustiapenean, bizitza teknikoan eta artapenean eragina daukien alderdiak zelakoak diran jakiteko.

Azterketa horreek Amoroton eta Gordexolan zarratutako UHen zabortegi kontrolatuetan be egiten dira, 30 urtean zehar zarratu osteko jarraipena egin behar dalako bertan.

investigación

Ikerketa horreen emoitzak aldizkari tekniko eta zientifikoetan emon dira argitara ("Residuos" eta "Waste Management & Research" aldizkarietan, esate baterako), bai eta Italiako Sardinian egindako "7th International Landfill Symposium" sinposioko aktetan be.

Garbikerrek bete-betean behar egiten dau Euskal Herriko Unibersidadeko ikerketa-taldeakaz, eta, horretarako, zenbait proiektu kontratau ditu, zabortegi kontrolatuen kudeaketa orokorrean hobetzeko asmotan.

 

Validación Accesibilidad Validacioón XHTML Validación CSS