Ingurumen-arloko informazinoa eta zabalkundea
Garbikerrek azpiegitura egokiak daukaz, uritarren atentzinoa erakarteko eta zaborren arazoaren inguruko kontzientzia sustatzeko.
Uritarrek egun bakar batean sortutako hondakinen metak ikusten dituenean, kontzientziau egiten dira, gehiago sensibilizetan dira eta bete-betean inpliketan dira hondakinak partaidetzan oinarrituta kudeatzeko prozesuetan.
Garbikerrek ate edegien politikea garatzen dau zaborrak zelan kudeatu eta tratetan diran hurretik jakin gura daben talde guztiakaz.
Bertako instalazinoak leihoak dira informazinoari zein hezkuntzari begira, eta guztien eskura dagoz.
Ezagutu eta bisitau gura gaituenek gurera etorri besterik ez daukie.
1997. urtetik 2007. urtearen amaierara arte, 1.090 bisita jaso ditugu Garbikerreko instalazinoetan, eta 36.634 lagunek parte hartu dabe bertan.