Aldundiaren logotipoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

Hizkuntzak

Enpresa
Lixibiatuen bilketa eta tratamentua

Lixibiatuen bilketa eta tratamentua

Esan bezala, Hondakinen Isurketari buruzko Zuzentarau Europarra 1999ko apirilaren 29koa da. Horrek "tratamendu" eta "lixibiatu" hitzen definizioa ematen du, besteak beste:

a) Tratamendua: Horretarako, prozesu fisiko, termiko, kimiko edo biologikoak burutzen dira, banantzea barne. Horien guztien bitartez, hondakinen izaera aldatzen da, euren bolumena edo arriskutasuna txikitzeko, manipulazioa errazteko edo haien balorizazioa handitzeko.

b) Lixibiatua: Edozein likido izan daiteke lixibiatua, baldin eta gordailatutako hondakinetan zehar sartzen bada eta zabortegian igorri edo jaso bada. Lixibiatua isurketaren ondorioa da, eta agente oso kutsagarria dela adierazi beharra dago.

Lixibiatuen tratamenduari dagokionez, zuzentarauak hauxe ezarri du: neurri egokiak hartuko dira, zabortegiaren ezuagarriak eta baldintza meteorologikoak aintzakotzat harturik. Neurri horien guztien helburuak jarraikoak izango dira:

- Zabortegiaren basoan sartzen diren euriurak kontrolatzea.
- Azaleko nahiz lurpeko urak hondakinetan sar daitezen eragoztea.
- Kutsatutako urak eta lixibiatuak biltzea.
- Kutsatutako urak eta zabortegian jasotako lixibiatuak tratatzea, horien isurketak arautegi egokia bete dezan.

 

Stripping

Igorreko HHSen zabortegiko strippingplantak lixibituan jasotako amoniakokopurua txikitzen du; horrela, litro bakoitzeko, 300 mg. baino kontzentrazio txikiagoak lortzen dira. Hala izan behar da, BilboBizkaiko Uren Partzuergoko Biltzaileen Sare Nagusira Urak Isurtzeko Erregelamenduak aginduta.

Lixibiatuari tratamendu egokia egin eta gero, hori berreskuratzeko aukera egongo da, Bediako HondakinUrak Garbitzeko Gunean. Bertan jasotzen dira, berebat, Arratiako Goi eta Behe Haranetako hondakinurak, hirikoak izan zein industriakoak izan.

Instalazino honen lehenengo fasea 1999ko apirilaren 26an inaugurau zan, eta zintzo beteten ditu Zuzentarauaren espiritua zein edukia. Estatu espainiar osoan eregitako lehenengoa izan zan. Lanek lau hilabete iraun eben eta 186.313 € inbertidu ziran. Diru-kopuru hori homogeneizazino pozu bat, desorzino torre bat eta horreei jagokezan hoditeriak eregiteko erabili zan.

2. fasea 2004ko lehenengo seihilekoan egin zan. 200.000 € inguruko inbertsinoa egin zan, eta dekantagailu bat, bero-trukagailu bat eta bere galdara instalatu ziran.

PROZESUA:

Lerro horren osagai nagusiak bi hauek dira: batetik, sortutako lixibiatua bildu, gorde eta erregulatzeko sistema; eta, bestetik, lixibiatua tratatzeko sistema, esangura hertsian.

Lixibiatua bildu, gorde eta erregulatzeko sistema

Hormigoizko areken sistema da. Lixibiatua areka horietatik ponpaketaputzura eramaten da; putzu horrek 200m3-ko edukiera du. Bertan, bi ponpa daude. Ponpa horien ezaugarriak jarraikoak dira:

- Emaria: 10 m3 /orduko.

- Potentzia, unitate bakoitzeko: 1,5 kW.

Ponpa horiek lixibiatua bultzatzen dute hormigoizko baltsa bateraino; baltsa horrek 550 m3-ko edukiera du eta, bertan, bi irabiagailu pulunpagarrik dihardute, lixibiatua homogeinizatzeko eta etenaldiko solidoen jalkitzea eragozteko. Irabiagailuen ezaugarriak jarraikoak dira:

- Potentzia, unitate bakoitzeko: 2,5 kW.

- Jarduteko modua: tenporizatua.

Baltsan, berezko strippingaren bitartez, amoniakoaren lehenengo ezabatzea burutzen da. Horretarako, airea injektatzeko ekipoa erabiltzen da. Ekipo horren ezaugarririk garrantzitsuenak hurrengoak dira:

- Potentzia, unitate bakoitzeko: 13,5 kW.

- Irentsitako aireemaria: 100 litro/segundoko.

Beste ponpaketa sistema batek lixibiatu homogeneizaua pozutik dekantagailura bialtzen dau; bertan, kloruro ferrikoa gehituz, dekantagailuaren hondoan geratzen da esekidurazko solidoen ahalik eta kopururik handiena, eta, gero, solido horreek dekantagailuaren ondoan dagoan edukiontzi batera eroaten dira. Holan, lixibiatuaren densidadea txikiagoa da eta ondorengo strippinga errazten dau.

 Tratamentu sistema

Amoniakoa ezabatzeko orduan, ezinbesteko baldintzak dira lixibiatuaren tenperatura eta pH izenekoa (hidrogenoko potentziala).

Tenperatura igoteko, dekantagailuko lixibiatua bero-trukagailu batetik pasatuarazoten da lehenengo, eta, gero, desorzino torrera heltzen da. Sosa dosifikatzeko sistema batek lixibiatuaren pH-a igoarazoten dau. Dosifikazino hori berez egiten da, lixibiatuan aurrez ezarritako pH balore bati eutsiz; instalazinoko langileak aldatu egin leike balore hori.

Jarraian, plantak amoniakoa ezabatzeko prozesuari ekiten dio, arauetan ezarritako kontzentrazioak lortzeko; gorago esan bezala, amoniakoaren nitrogenoak 300 mg-ko kontzentrazioa izan behar du, litro bakoitzeko. Eragiketa hori desortziodorrean burutzen da; dorre horren bitartez, osagai kutsagarria askatzea lor daiteke. Osagai kutsagarri hori airetik irristatzen da, orduko 8.500 metro3 sortarazten dituen haizegailuak bultzatuta. Izan ere, haizegailu horrek airea bultzatzen du, korrontearen aurka, dorrearen barnetik, behetik gora.

Desortziodorrearen barruan, "pall" izeneko uztaien betegarria dago. Uztai horiek 2 hazbeteko diametroa dute eta, euren bitartez, likidoaren eta airearen arteko ukipenazalera handitzen da. Dorre horren ezaugarriak jarraikoak dira:

- Materiala: Poliester indartua.
- Dorrearen altuera: 8 metro.
- Dorrearen diametroa: 1,3 metro.
- Dorrearen oinarriaren diametroa: 2 metro.

 

 

 

Validación Accesibilidad Validacioón XHTML Validación CSS