Aldundiaren logotipoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

Hizkuntzak

Enpresa
Berziklontzi horia

Berziklontzi horia.

Berziklontzi horian, metalezko ontziak, plastikozkoak eta tetrabrikak jasotzen dira.

Ontziak erreziklatu

Lehendabiziko berziklontzi horia Güeñesko udalerriaren La Kontxita Parkean jarri zen, 1998ko irailaren 28ko 12.00 orduetan. 2007. urteko abenduaren 31ra arte, Garbiker-ek 3.266 berziklontzi jarri ditu; horien edukiera 3,5 eta 3 m3-koa litrokoa da. Edukiontzi horiek zerbitzua eskaintzen diete 113 udalerriri, garbiguneetako erabiltzaileei eta merkataritzako zenbait zentrori ere.

Envases

Berziklontzietan pilatutako ontziak egunero batzen ditu Garbikerrek eta horretarako 11 ibilgailuz osatutako flota du, garabiaz gain, goiko zamadun kutxa trinkotzailea dute. Gainera, beste ibilgailu bat berziklontziak garbitzeko erabiltzen da.

Gaikako zabor bilketa burutzeko azken sei urteetan GARBIKER enpresaren kamioiek egin dituzten kilometro kopurua batuz gero, 1.589.268 kilometro egin dituztela ikus dezakegu, hau da lurrari 40 aldiz bira ematean egingo genukeen kilometro kopurua.


Kamioia Ontziak hartzen

Jasotako ontzien hondakinak Amorebieta­Etxanoko plantara eramaten dira, bertan horiek banandu eta sailkatzeko. Planta horren izena da, hain zuzen ere, "Bizkaiko Zabor Berziklategia S.L." "(B.Z.B.)". Planta hori 1999ko otsailaren 1ean inauguratu zen. 2003. urtearen amaieran 2,6 milioi euroko inbertsioa egin zen lantegiaren ahalmena handitzeko eta ekoizpen-sistema automatizatzeko.

2007. urtean jasotako hondakin­kopurua 8.448.985 kg.-koa izan da.

Jarduera hori hasi zenetik 2007ko abenduaren 31ra arte, Garbiker-ek 49.341.080 kg. jaso ditu berziklontzietatik.

Validación Accesibilidad Validacioón XHTML Validación CSS