
Ahal den neurrian, behar ez duzun ontzirik ez ezazu erabili.

Ahal baduzu behintzat, gordailu desberdinak erabil itzazu, etxean papera, beira eta gainerako ontziak beste zaborretatik bereizteko.

Plastikozko boltsak berriro erabil itzazu, berziklontzira eraman aurretik zaborra gordetzeko.

Erosketak egiten zoazenean, zure boltsak eramaten saia zaitez.
Ontziak edukiontzian sartu aurretik, horiek zanpa edo toles itzazu, horrela euren bolumena txikituko duzu eta.

Ontziratutako elikagaien ordez, elikagai freskoak kontsumitzen saia zaitez.

Ahal duzunean behintzat, produktuak ontziratu gabe eskura itzazu.

Edukiera handiko ontziak edo ontzi kontzentratuak aukera itzazu.

Kontuan izan ezazu, etxeko produktu askorentzat, beira dela ontzirik egokiena eta tradizionalena.
Ez ezazu ontzirik bota zaborrontzira. Ontzi guztiak ere baloriza daitezke.

Berziklontziak erabiltzeko ohitura har ezazu.