Ontzia
Produktua edozein izaeratako materialekin egiten bada, eta produktu hori fabrikazio, banaketa eta kontsumorako katearen edozein fasetan erabiltzen bada, merkatuko gaiak -lehengaietatik gai bukatuetara- bildu, babestu, manipulatu, banatu eta aurkezteko, orduan produktu hori ontzia dela esan daiteke.
Ontzietako hondakina
Ontziaren edo ontzietako materialaren edukitzaileak hori botatzen badu edo, indarreko xedapenen arabera, hori botatzeko betebeharra baldin badu, orduan bota beharreko hori ontzietako hondakina dela esan daiteke.
Ontzietako hondakinak kudeatzea
Ontzietako hondakinak kudeatzea deritzo ontzietako hondakinak bildu, sailkatu, garraiatu, biltegiratu, balorizatu eta ezabatzeari.
Aurreneurriak hartzea
Ontzietan eta ontzietako hondakinetan ere, materialak eta gaiak izaten dira; bada, material eta gai horiek eragin kaltegarria izan dezakete ingurumenean. Aurreneurriak hartzea da material eta gai horiek urritzea eta, berebat, haiek duten eragina gutxitzea, kutsagarri ez diren produktuak edo teknikak garatuz.
Berriro erabiltzea
Eragiketa horren bitartez, ontzia betetzen da edo berriro erabiltzen da.
Erreziklatzea (Balorizazio materiala)
Erreziklatzearen bidez, ontzietako hondakinak transformatu egiten dira, euren hasierako helburua edo beste helburu batzuk bete ditzaten, energia berreskuratzeko helburua izan ezik.
Balorizazioa
Prozeduraren bitartez, ontzietako hondakinen baliabideak aprobetxa badaitezke, adibidez, horiek erre eta energia berreskuratuz, eta, hori egitean, ez bada gizakiaren osasuna arriskuan jartzen eta ez badira erabiltzen ingurumenari kalte egin ahal dioten metodoak, orduan prozedura hori balorizazioa dela esan daiteke.
Energia berreskuratzea
Energia berreskuratzea da ontzietako hondakin erregaiak erabiltzea, energia sortzeko; horretarako, hondakinok zuzen-zuzenean erretzen dira, eurok bakarrik edo beste hondakin batzuekin batera, eta beroa berreskuratzen da.
Ezabatzea
Prozeduraren helburua bada ontzietako hondakinak biltegiratzea, horien isurketa kontrolatua egitea edota hondakinok osoosorik nahiz zati batez ezabatzea eta, hori egitean, ez bada gizakiaren osasuna arriskuan jartzen eta ez badira erabiltzen ingurumenari kalte egin ahal dioten metodoak, orduan prozedura hori ezabatzea dela esan daiteke.
Ontzien eta ontzietako hondakinen sisteman, agente ekonomikoak jarraikoak dira: